Ostiralean banatuko dituzte Eskola-umeen Literatur eta Marrazki Lehiaketako sariak

Andrea Zipitria 2024ko mai. 14a, 14:00

Eskola-umeen literatur lehiaketako sari banaketa 2022an.

18:00etan izango da sari banaketa ekitaldia herriko plazan.

Orioko Udalak urtero antolatzen du eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketa, eta ostiralean 18:00etan egingo dute sariak banatzeko ekitaldia herriko plazan. Orioko alkate Anuska Esnalek eta hainbat zinegotziek banatuko dituzte sariak, eta irabazleei liburu eta oroitagiri bana emango diete, aurtengo lan sarituak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.

Horrez gain, aurten herriko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazki onenak biltzen dituen liburua ere aurkeztuko dute. Udalak aurreratu duenez, 80 orrialdetik gora ditu liburuak. Aurtengo edizioaren hitzaurrea Aritz Pardina Herrerok egin du eta azaleko marrazkia, berriz, Hodei Gastiain Gurrutxaga gazteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide