Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatuta, Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? hitzaldia izango da maiatzaren 16an, ostegunarekin, 18:00etan hasita, Salatxo aretoan.
Gurasoei zuzendutako saioa izango da. Udalak aurreratu duenez, herriko bi ikastetxeetako gurasoei egin zaie deialdia. Hitzaldia euskaraz izango da, baina itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Itzulpen-zerbitzu hori baliatu nahi dutenek telefono mugikorra eta aurikularrak eraman behar dituzte eta Telegram aplikazioa instalatu, horren bidez eskainiko da-eta itzulpena.
Hitzaldian parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik lotura honetan. Horretarako azken eguna izango da asteazkena.