Emakumeen surf topaketa antolatu du Saregilek hilaren 25erako

Andrea Zipitria

Emakumeak Surflari Topaketa.

Saregilek eta surf taldeak elkarlanean antolatu dute topaketa. Dagoeneko eman daiteke izena.

Saregilek eta Orioko Surf Taldeak elkarlanean antolatu dute emakumeen surf topaketa. Hilaren 25ean izango da, Antilla hondartzan, bi orduz, 10:00etatik 12:00etara. Surflaria den edo surferako gogoz dabilen edozeinek har dezake parte, materiala izan edo ez.

Horretarako, izen-ematea zabaldu dute esteka honen bitartez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide