Herriko zortzi eragilek prestatu dute haur eta gaztetxoentzako udako denboraldirako eskaintza, eta horien guztien berri eman zuen Orioko Udalak orain aste batzuk. Hain zuzen, gaur da izena emateko azken eguna, eta esteka honetan daude eskaintza guztietarako izen-emateak.
Aurtengo udako eskaintza honako eragileek egin dute: Txurrumuski aisialdi elkarteak; kiroldegiko kudeaketa daraman BPXport enpresak; Orio Bate Bizkorrak elkarteak; Orioko Futbol Taldeak; Orio Arraunketa Elkarteak; Orio Itxastresna Surf Klubak; Orio Eragin Eskubaloi Klubak; eta ZAST Zarautz Saskibaloi Taldeak.