Ibilgailuentzat topea jarrita, toki gehiago tirolinako parke ondoko espaloian

Onintza Lete Arrieta

Muntoko aparkalekuan, tope zuriak jarrita. (Onintza Lete Arrieta)

Muntoko aparkalekuko ilara oso batean topeak jarri ditu Orioko Udalak joan den astean. Izan ere, aparkaleku horretan luzera handiko furgoneta asko egon ohi da aparkatuta, eta horrek espaloia estutzea eragiten zuen sarritan.

Tope zuriak jarri ditu Orioko Udalak joan den astean Muntoko aparkalekuan; azken ilaran jarri ditu, tirolinako parkearen ondoko espaloiaren ondoko ilaran, alegia.

Izan ere, aparkaleku horretan luzera handiko furgoneta asko egon ohi da aparkatuta, eta horrek espaloia estutzea eragiten zuen sarritan. Hemendik aurrera, espaloi zati handiagoa egongo da libre.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide