Elkarretaratze bidez Donibane Lohizuneko hilketa salatu du mugimendu feministak

Andrea Zipitria 2024ko mai. 10a, 08:00

Atzo herriko plazan egin zen elkarretaratzea. (Onintza Lete Arrieta)

Donibane Lohizunen (Lapurdi) maiatzaren 3an hilda aurkitu zuten emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo herriko plazan, mugimendu feministak deituta. Aski da! Indarkeria matxisten aurrean autodefentsa feminista lemapean jendetsua izan zen deialdia.

Maiatzaren 3an aurkitu zuten emakume baten gorpua Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hotel batean. Gertatutakoa ikertzeko ikerketak zabalik jarraitzen duen arren, hilketa matxistaren zentzuak ditu gertaerak. Ustezko hiltzailea, emakumearen bikotekidea, atxilotu du poliziak.

Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean mugimendu feministak, Aski da! Indarkeria matxisten aurrean autodefentsa feminista leloa hartuta. Herriko plazan egin zuten elkarretaratzea, eta jendetsua izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide