Trainerilla ligako laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da bihar Orion

Andrea Zipitria 2024ko mai. 10a, 15:00

Oriotarrak, Donostian, Loiolatarraren urteurreneko banderarekin. (Orio AE)

17:30ean emango zaio hasiera probari. Kadeteek, 1.750 metroko proba bete beharko dute; jubenilek eta absolutuek, 3.500 metroko distantzia izango dute. 

Gipuzkoako Trainerilla Ligako laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da bihar, Orion. Estropadari hasiera, 17:30ean emango zaio, eta erlojupekoa izango da. Kadeteek, 1.750 metroko proba bete beharko dute; jubenilek eta absolutuek, 3.500 metroko distantzia izango dute.

Orioko taldeaz gain izango dira tartean eskualdekoak ere. Getaria, Zumaia eta Zarautz lehiatuko dira. Emakumezko seniorretan, berriz, Zumaia izango da Urola Kostako ordezkari bakarra.

Txapelketako finalak izango dira igandean, Getarian.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide