Maiatzaren 18an, larunbatarekin, egingo dute Zaragueta Herri Eskolak antolatzen duen XIII. Kros Txikia, eta izena emateko epea zabalik dago. Kiroldegian edo Zaraguetan eman daiteke izena aurrez, eta baita egunean bertan ere Zaraguetan –krosa hasiko den gunean–, baina antolatzaileek eskatu dute ez uzteko izen-ematea azken momentura arte "antolaketa lanak errazte aldera".
Korrika saioa HH2tik LH6ra arteko haurrentzat prestatu dute, eta adinaren arabera metro gehiago edo gutxiago egingo dituzte korrika, Zaraguetan hasi eta auzoan bertan.
Aurreneko lasterketak 10:30ean hasiko dira.
Parte hartzen duten haur guztiek jasoko dute domina, eta hamaiketakoa ere emango diete. Helduentzat, berriz, txosna egongo da zabalik. DBHko ikasleak arduratuko dira hango jan-edanaz, ikas-bidaiarako diru pixka bat lortze aldera.
Adinaren arabera, honako distantziak egingo dituzte korrika haur eta gaztetxoek:
- HH2 (2021): 100 metro.
- HH3 (2020): 100 metro.
- HH4 (2019): 150 metro.
- HH5 (2018): 150 metro.
- LH1 (2017): 300 metro.
- LH2 (2016): 300 metro.
- LH3 (2015): 600 metro.
- LH4 (2014): 600 metro.
- LH5 (2013): 1.000 metro.
- LH6 (2012): 1.000 metro.