Ireki Begiak elkartasun elkarteak janari bilketa antolatu du biharko, ostirala. Orioko Caritasentzat izango da bildutakoa, eta hitzordua plazan jarri dute, 17:00etatik 20:00etara.
Janaria biltzeaz gain, eltxetxo solidarioa ere jarriko dute, nahi duenak diru ekarpena egiteko. Lortutako dirua beste behar batzuk asetzeko erabiliko dute.
Jaso nahi dituzten produktuen zerrenda jakinarazi dute. "Premia gehien" honakoek dute: esneak, olioak, azukreak eta galletek. Bestelakoak ere jasoko dituzte: arroza, dilistak, arrain kontserbak, txokolatea etab.