Kantuan eta dantzan jarri du herria DanbolinFest jaialdiak

Andrea Zipitria

Atzo eguerdian atera ziren kalera Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak eta herritarrei erakutsi zizkien urte osoan zehar ikasitako dantza zein abestiak. Kalejiran ibili ziren herriko kaleetan, eta ondoren plazan eskaini zuten erakustaldi aparta.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak kalera atera ziren atzo eguerdian, urtero lez, DanbolinFest jaialdiarekin batera.  Instrumentuko eta dantzako ikasleak kalejiran hasi zuten eguna. Herrian barrena egin zuten ibilbidea, herriko plazan bukatu arte. Bertan herritar asko zain zeuden, eta beste hainbat iritsi ziten kalejirarekin batera. Plaza herritarrez beteta zela hasi zuten ekitaldia. Emanaldi txukuna egin zuten guztiek ere, urduritasuna aparte utzita. Egin beharreko lanak bukatuta, tripak betetzeko bazkaria egin zuten ondoren, eta festak jarraipena izan zuen arratsaldean. Karaokean jardun ziren.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide