Mirian Mendozaren ipuin-kontaketa saioa izango da bihar kultur etxean

Andrea Zipitria

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria haurrei saioa eskaintzen. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

Miriam Mendozak haurren liburutegitik sei ipuin aukeratuko ditu, 3-6 urte bitarteko umeei kontatzeko. Gonbidapenak aldez aurretik kultur etxean hartu beharko dira. 

Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du bihar, astelehenarekin, 18:00etan, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Ipuin-kontaketa saioa 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da, eta horretarako Orioko liburutegiko sei liburu aukeratuko ditu. Modu horretan, umeek eta gurasoek aukera izango dute Mendozak kontatu dituen ipuinak maileguan hartu eta etxera eraman ahal izateko.

Ipuin-kontaketako gonbidapenak eskuragarri daude jada kultur etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide