Udaberriko kultur programaren baitan txontxongilo antzerkia izango da bihar herriko plazan

Andrea Zipitria 2024ko mai. 9a, 09:00

Nerea Oreja nafarrak eta Marcos Vilela argentinarrak Basoa txotxongilo antzezlana ekarriko dute bihar Oriora. Herriko plazan izango da saioa.

Nerea Oreja nafarrak eta Marcos Vilela argentinarrak Basoa txotxongilo antzezlana eskainiko dute, bihar, herriko plazan. Saioa 19:00etan izango da, eta udalak iragarri duenez, 5 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta dago emanaldia. Iraupena, berriz, 45 minutu ingurukoa du.

Obraren sinopsiak honela dio: Uxue kezkatuta dago amona itzaltzen ari delako pixkanaka, eta basora joan nahi du hango izaki magikoei laguntza eskatzera. Amak esandakoari entzungor egingo dio eta basoan sartuko da, eta aurrera egin ahala, izaki bereziak ezagutzen joango da, halako batean Marirekin topo egin arte. Hark erakutsiko dio Uxuek bilatzen dituen erantzunak uste baino sinpleagoak direla eta, agian, amona ez dela sekula itzaliko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide