Itzulia Women 2024 txirrindulari probaren hirugarren eta azken etapa Oriotik pasako da igandean.
Hain zuzen ere, txirrindulariek Donostiako Klasikoaren ibilbidea egingo dute; 114,9 kilometro izango ditu etapak. Bada, txirrindulariak Igeldotik iritsiko dira Oriora, Txanka-hondartzako bidetik barrena, Ortzaikako errotondaraino egingo dute bidea eta handik Usurbil aldera hartuko dute.
Horregatik, trafikoa moztu egingo da, 12:00etatik 14:00etara. Tarte horretan eragina izango du probak trafikoan:
- Bentako bidea itxita egongo da.
- Autopistako sarrera-irteerak moztu egingo dira.
- Hondartzako irteera itxi egingo da.
- N-634 errepidea itxi egingo da, Oriotik Donostia aldera.
Bien bitartean, ibilgailuek Ibaiondotik barrena atera beharko dute herritik, eta Donostiarantz joan nahi izanez gero, Zarautzera jo beharko dute, autopista hartzera.