Larunbat honetan egingo dute DanbolinFest jaialdia

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 7a, 08:00

Danbolin musika eskolako ikasle batzuk, jendaurrean kontzertuan.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak urteroko jarduera egingo du, eta egitaraua prest du dagoeneko.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak larunbat honetan, hilak 11, egingo du DanbolinFest jaialdia. Urteko sasoi honetan urtero antolatzen duen jarduera da, eta egitarauaren berri eman du dagoeneko. 

Aurrena, instrumentuko eta dantzako ikasleak kalejiran joango dira herrian barrena, musika eskolatik abiatuta. Plazan bukatuko dute kalejira, eta han abestu eta dantzatu egingo dute, herritarren laguntzarekin.

Ondoren, urteroko bazkaria egingo dute plazan eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Festari amaiera emateko, berriz, bazkalondoan karaoke alaia egingo dute.

Egitaraua

  • 12:00etan. Kalejira, instrumentuko eta dantzako ikasleekin.

  • 13:30ean. Abestu eta dantzatu gurekin izeneko ekitaldia, plazan.

  • Ondoren, bazkaria.

  • 17:00etan. Karaokea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide