LGTBIQ+ banderak salgai jarri dituzte Saregile Emakumeen Etxean

Onintza Lete Arrieta

LGTBIQ+ kolektiboaren ikurra.

Ekainaren 28a da LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen nazioarteko eguna, eta egun hartara begira, "herriko balkoiak banderez josi nahi" ditu Oriyoko Pakak taldeak.

Oriyoko Pakak taldeak jakinarazi duenez, LGTBIQ+ banderak salgai jarri dituzte Saregile Emakumeen Etxean. Ekainaren 28a da LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen nazioarteko eguna, eta egun hartara begira, "herriko balkoiak banderez josi nahi" ditu talde horrek.

Horregatik jarri dituzte banderak herritarren eskura, hamar euroan, Saregileren Kale Nagusiko egoitzan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide