Ostargi elkarteak antolatutako josten ikasteko tailerretan aritu dira otsailaz geroztik 7 eta 10 urte bitarteko hamahiru gaztetxo. Josten ikasteaz gain, birziklatzea bultzatu nahi izan dute eta, hala, erabiltzen ez zituzten arropei bigarren bizitza bat eman diete, beste osagarri batzuk sortuz.
Ostargi elkarteak azaldu du "oso lan onak" egin dituztela guztiek. Atzo bertan eman zieten amaiera tailerrei, baina hilabete hauetan guztietan egindako lanak ikusgari jarriko dituzte igandean izango den artisau eta sortzaile azokan. Horrez gain, soberan dituzten oihalak ere eramango dituzte eta nahi duenak horiek josteko eskaera egin dezake.
Argazkiak: Ostargi elkartea.