Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur, maiatzaren 2an, Orioko Udalaren deialdia, udal-eraikinetarako eta kanpinerako emakumezko eta gizonezko garbitzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Orioko Udalak. Atzo, ostegunarekin, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia. Gaur, hortaz, zabalik da jada izen-ematea. Hilaren 16ra arteko epea egongo da eskabidea aurkezteko.
Interesatuek hiru agiri aurkeztu beharko dituzte Udaleko erregistro orokorrean:
- Eskabidea
- Hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria
- Baloratzeko betekizun eta merezimenduen ziurtagiria
Deialdiaren oinarriak hemen irakurgai.