Ekainaren 30ean, igandearekin, Arrantzale Eguna izango da Orion, eta prestaketa lanetan hasi dira dagoeneko. Arrantzale Eguneko dantzaren lehenengo entsegua egingo dute maiatzaren 15ean. Etxeluze gaztetxean bilduko dira 19:00etan. Herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera, eta azpimarratu dute adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dituztela.