Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen pasa den udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa gomendioaren baitan. Bada, gutxika lanpostuetako kalifikazioen berri eman du aldundiak, eta orain bederatzi lanposturen behin betiko ebazpenenak jakinarazi ditu:
- Irakaslea (Biolontxeloa eta osagarriak)
- Irakaslea (Dantza eta osagarriak)
- Irakaslea (Eskusoinua eta osagarriak)
- Irakaslea (Kantua eta osagarriak)
- Irakaslea (Trikitixa, panderoa eta osagarriak)
- Irakaslea (Perkusioa eta osagarriak)
- Irakaslea (Pianoa eta osagarriak)
- Irakaslea (Tronpeta eta osagarriak)
- Irakasle – zuzendaria
Epaimahaiaren ebazpenak lanpostuetarako proposatzen dituen hautagai horiek izendatu beharko ditu orain Udalak, eta horren ondoren, prozesu horiek bukatutzat emango dira.