Ohiko bilkura egingo du bihar Orioko Udalbatzak

Andrea Zipitria 2024ko api. 24a, 08:30

Urtarrileko udalbatzarra.

Ordenantza fiskalak eta Orioko aparkalekuak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa izango dira hizpide, besteak beste.

Bihar udalbatzarra egingo dute Orion. 19:30ean hasiko da, eta Karkararen atari digitalean zuzenean ikusteko aukera izango da. Gai zerrenda honakoa da:

Gai zerrenda:

1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren bilkura hauen zirriborroak: 2024ko urtarrilaren 25eko eta otsailaren 29ko ohiko bilkuretakoak eta 2024ko martxoaren 11ko eta 21eko ezohiko bilkuretakoak.

2. Lehen onarpena ematea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta bere eranskinen aldaketari.

3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko aparkalekuak arautzen dituen udal-ordenantzaren aldaketari.

4. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide