EH Bilduk alde handiz irabazi ditu hauteskundeak Orion

Aitziber Arzallus 2024ko api. 21a, 21:45

Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak 400dik gora botoko aldearekin hobetu ditu koalizioak. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, 84 botoren galerarekin. 

Eusko Legebiltzarrerako bozetako behin betiko emaitzak eman ditu jada Eusko Jaurlaritzak, eta datu horien arabera, EH Bilduk aise irabazi ditu hauteskundeak Orion, 1.558 boto eskuratuta. Koalizioak 400 bototik gorako igoerarekin hobetu du 2020 hauteskundeetako emaitza. 

EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena. Jeltzaleek 1.013 boto jaso dituzte, koalizioak baino 545 gutxiago. Duela lau urteko hauteskundeetatik 84 boto galdu ditu EAJk.

PSE-EE izan da hirugarren alderdia Orion. Duela lau urte 129 boto eskuratu zituen eta 22 gehiago gaur; guztira 151 boto, hain zuzen. 

PPk eta Ahal dugu alderdiak 41na boto jaso dituzte; Elkarrekin Podemosek 115 jaso zituen orain lau urte. Sumarrek, berriz, 33 boto jaso ditu Orion lehenbizikoz aurkeztutako Eusko Legebiltzarrerako bozetan. VOXek 18 boto jaso ditu, duela lau urte baino lau gutxiago.

Orion 4.570 herritar zeuden gaur botoa ematera deituta, eta horietatik %63,83k baliatu dute aukera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide