Eguneko hitzordu garrantzitsuena arraunarena izan zen arren, klubak festa giroarekin borobildu nahi izan zuen eguna, eta hainbat eragilerekin elkarlanean, egun osoko egitaraua izan zen atzo Orion.
Arratsaldean izan ziren Nazioarteko Estropadak, baina goizean goizetik izan zen nagusi festa giroa herrian. Mutiozabal ontziolaren ate irekiak, parrillan eginiko berdel mokadutxoak, Arkuperen Erruleta Solidarioa, txaranga, arrauna nahiz omenaldietarako beta hartu zituzten, hain zuzen, atzokoan. Hona hemen atzoko irudiekin osaturiko bideoa.