Pasaian jokatuko da asteburuan Euskadiko batel txapelketa

Juan Luis Romatet 2024ko api. 20a, 10:00

Batelak Pasaiako badian, Gipuzkoako ligako jardunaldi batean. (Telmo Deun A.E.)

Pasaiako badian jokatuko da gaur eta bihar Euskadiko batel txapelketa. Eskualdeko arraun klubetako ordezkariak izango dira bertan.

Asteburu honetan jokatuko da Pasaian Euskadiko batel txapelketa. Gaur sailkatze estropadak jokatuko dira 16:00etatik aurrera, eta bihar, 11:00etan, finalak. Azken estropada hauek zuzenean Youtube bidez ikusteko aukera izango da, hemen.

Eskualdeko arraun elkarteek ez dute hutsik egingo det Euskal Arraun Federakuntzak San Juanekin batera antolatutako estropada hauetan izango dira.

Zarautz Arraun Elkarteak aurkeztuko du partaidetza handiena; lau batel hain zuzen ere: infantil neskatan eta mutiletan, kadete neskatan, eta emakumeetan maila absolutoan batel bana.

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hiru batel eramango ditu Pasaiara: infantil neska, kadete neska eta kadete mutiletan ontzi bana, hain zuzen.

Getariako Arraun Elkarteak bi ontzirekin hartuko du parte Euskadiko txapelketan; kadete eta jubenil mutiletan izango da Getariako ordezkaritza Pasaian.

Amaitzeko, Orio Arraunketa Elkarteak ontzi bakarra eramango du txapelketara, infantil mutilen kategoriakoa, hain zuzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide