Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak bihar Iruñean izango dira hango Trikitixa Egunean

Andrea Zipitria

Danbolin musika eskolako ikasleak.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Trikitixa Eguna antolatzen du bi urtean behin, eta bihar izango da Iruñean. Bertara joango dira Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitixako ikasleak.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitixako ikasleak, bihar Iruñean izango den Trikitixa Egunean izango dira.

Zazpi lurraldeetako trikitilariek hartuko dute parte bertan, ikasleak eta ez direnak. Goizean, lau erromeria-talde ibiliko dira kalez kale Iruñeko auzoetan, eta lau ibilbide egingo dituzte, kalejiran. Ondoren, bazkaria izango dute denek elkarrekin, eta jarraian, guztiak batera irtengo dira kalejiran.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide