Bi oriotar dabiltza Hungarian eskubaloi lehietan

Onintza Lete Arrieta

OrbaƱanos oriotarra, Espainiako selekzioko kideekin. (Utzitakoa)

Libe Arruabarrena Orio Eragineko jokalaria eta Maialen Orbañanos oriotarra ari dira nazioartean lehiatzen Guerreras Juveniles eta Guerreras Junior taldeekin, hurrenez hurren.

Libe Arruabarrena Orio Eragineko jokalaria eta Maialen Orbañanos oriotarra Hungarian dabiltza egunotan, Guerreras Juveniles eta Guerreras Junior taldeekin –eskubaloiko Espainiako selekzioa, alegia– nazioarteko txapelketetan lehiatzen.

Orio Eragineko arduradunek jakitera eman dutenez, Arruabarrenak eta bere taldeak ostegunean jokatu zuten Hungariaren aurka, ostiralean Eslovakiako taldea izan zuten aurrez aurre, eta atzo, berriz Norvegiaren kontra aritu ziren.

Orbañanos ere Hungarian da Guerreras Junior taldearekin. Horiek Errumaniaren aurka jokatu zuten ostiralean, eta atzo, berriz, hungariarrak izan zituzten aurrez aurre.

Arruabarrena, selekzioko kideekin. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide