Talai Mendi elkarteak 75 urte bete ditu aurten, eta urte osorako egitaraua prestatu du herritarrekin batera ospatzeko urteurren berezia. Ekitaldi horien barruan, egun pasa egingo dute apirilaren 28an Gorbeiara, eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 25era arte Iturain estankoan.
Oriotik 07:00etan aterako dira, eta norberak eraman beharko du bere bazkaria, mendian sei orduko txangoa egitea aurreikusi dutelako. Autobuseko joan-etorria, hori bai, doan izango dela azaldu du elkarteak.
Gorbeiako irteera, era berean, Euskal Mendi Federazioaren Ehun Tontor egitasmoaren barruan kokatzen dela azaldu dute antolatzaileek, eta herritarrak animatu dituzte egun pasa horretan parte hartzera.