Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu Orioko Udalak

Intza Trula 2024ko api. 3a, 16:00

Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu Orioko Udalak.

Iaz, inoiz baino oriotar gehiagok egin zuen errenta aitorpena euskaraz: 1.052 herritar izan ziren guztira –egindako guztien %31,4–. Aurten, apirilaren 8tik uztailaren 1era bitartean egin ahal izango da Gipuzkoan errenta aitorpena.

Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina jarri dute martxan aurten ere Orioko Udalak eta Uemak elkarlanean. Udalak jakinarazi duenez, joan den urtean inoiz baino oriotar gehiagok egin zuen aitorpena euskaraz: 1.052 herritarrek egin zuen euskaraz –egindako guztien %31,4–.

Hain justu, apirilaren 8an, datorren astelehenean, zabalduko dute Gipuzkoan errenta aitorpena egiteko aukera, eta uztailaren 1era arte egongo da zabalik. 

Hori horrela, errenta euskaraz egin nahi dutenek, honako aukerak izango dituzte:

Internet bidez:

  • Zerorrek aldatu behar duzu plataforman: Datu pertsonalak > Administrazioarekin harremana izateko hizkuntza > Euskara.

Mekanizatua:

  • Aitorpena errenta mekanizatuko bulegoan egiten baduzu, esan hango langileari aurrerantzean euskaraz nahi duzula eta berehala aldatuko dizu.
  • Herritarren gehiengo handi batek autolikidazio-proposamena jasotzen du gaur egun. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez), euskaraz nahi duzula esaten baduzu, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunarekiko komunikazioak, zuk besterik erabaki arte.
  • Gestorian egiten baduzu, eskatu gestoreari aldatu egin nahi duzula.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide