OBBk bi garaipen lortu ditu ligako laugarren jardunaldian

Andrea Zipitria

OBB Kanarietan jokatutako partidan. (OBB)

Kanariar uharteetako Kapitalino taldearen aurka lortu ditu bi garaipenak, Orioko OBB taldeak. Hurrengo jardunaldian, Rivas taldea izango du aurkari.

Pasa den asteburuan, Ohorezko Mailako Softbol Liga Nazionaleko laugarren jardunaldia jokatu zen. Orioko OBB taldeak bi garaipen eskurat zituen Kanariar uharteetako Kapitalino taldearen aurka. 

Lehen topaketan, markagailua lokalen alde jarri bazen ere, OBB taldeak emaitzari buelta ematea lortu zuen, eta 8-7 emaitzarekin bukatu zen lehen partida oriotarren alde.

Bigarren partida, "ezberdina" izan zen. Herriko taldeak "hainbat akats" egin zituen. Halere, "eraso" lan handia egin zuten eta partida aldeko amaitu zen, 13-11 markagailuarekin.

Bi asteburu barru oriotarrek Rivas taldearen aurka jokatuko du hurrengo jardunaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide