Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro eta gaur Orion proiektatuko dute bi aldiz. Goizean, 11:15ean hasita, DBH3ko ikasleentzat emanaldia egingo da kultur etxean. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, aldiz, herritar orok izango du ikusteko aukera, Salatxo aretoan.
Filmak Frantziar estatuak euskal hiztunei egindako jazarpena kontatzen du. 1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren istorioak dira hizpide.
Filmaren ostean, Katti Pochelu ekoizlearekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.