Orioko Odol Emailak elkarteak jarri du hurrengo hitzordua odol ateraldiak egiteko: astelehenean, martxoak 25, anbulatorioan izango dira 16:30etik 20:10era.
Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Hitzordua, berriz, astelehen goizean hartu behar da, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.
Elkarteko kideek herritarrak animatu dituzte odola ematera.