Irakurle-taldeak gaur egingo du martxoko saioa

Andrea Zipitria

Hileko azken asteazkenero hitzartuta duten bezala, gaur elkartuko da taldea, Saregilen.

Saregile Emakumeon Etxearen egitarauaren barruan, irakurle taldea bildu egingo da gaur. 18:30etik 20:00etara izango da saioa. Saregilen bertan elkartuko da irakurle taldea.

Hitzorduak helburu du literaturaz gozatzen den bitartean, ahalduntzean eta feminismoan sakontzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide