Bihartik aurrera zabalik izango da Zaharren Babeslekua

Andrea Zipitria 2024ko martxoaren 18a

Bihar irekiko ditu ateak Zaharren Babeslekuko tabernak. Adjudikaziodun berria Oksana Slavytx da.

Bihartik aurrera irekita izango da Zaharren Babeslekuko taberna. 9:00etan irekiko ditu ateak, eta hortik aurrera, asteazkenetan egingo du asteko atsedena, aurreko adjudikaziodunak egiten zuen bezala; hala ere, lehenengo aste honetan, asteartean irekiko duenez, asteazkenean ere zabalik izango da.
 
Taberna-zerbitzuaren adjudikaziodun berria Oksana Slavytx da.
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide