Orioko Udalak jakinarazi duenez, ura moztuko dute asteazkenetik ostegunerako gauean. Antza, Ur Kontsortzioak herriko ur-depositu baten hargunea ordezkatu behar du, eta horregatik moztuko dute ura herri osoan.
Mozketa asteazkenetik ostegunera arteko gauean izango da, 01:00etatik 03:30era, "erabilera gutxiko unea dela aprobetxatuta, herritarrei eragozpenik ez sortzeko".