Egun osoan zehar Urola Kostako gazte feministen topaketa egingo dute Orion. Eguerdian abiatu dute Kostari Hoska jardunaldia Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna hitzaldiarekin. Bertan izan dira Orioko eta Zarauzko kideak eta bi herrietan mugimendu feministak izan duen bilakaera izan dute hizpide, baita Urola Kostako herrietako mugimendu feministak sortu duen sarea eta etorkizuneko erronkak ere.
13:00etan elkarretaratzea egin dute plazan pasa den asteburuan Zarautzen gertatu zen eraso homofoboa salatzeko eta ondoren bazkaria egingo dute Etxeluze gaztetxean. Arratsalderako, berriz, kalejira antolatu dute Manuela ahizpekin Etxeluzetik herrira, eta gauean Akaleia eta Indabe musika taldeen kontzertua izango da.