Larunbatetik iganderako goizaldean eraso homofobo bat izan zen Zarauzko taberna batean, eta Ertzaintzak ikerketa zabalik du. Biharko elkarretaratzea deitu dute Orioko LGTBIQ+ taldeak eta Urola Kostako Gazte Feministek erasoa salatzeko eta erasoa jasan zuenari babesa eta elkartasuna adierazteko, eta Orioko Udalak jakinarazi du bat egingo duela ekitaldiarekin.
Orioko Udalak ere sendo gaitzetsi nahi du erasoa, eta biktimari elkartasuna adierazi dio. "Horrelako erasoek ez dute tokirik gure herrian eta, guztion artean, lanean jarraituko dugu Orio diskriminaziorik gabeko herria izan dadin".