Orioko Udalak herriko zaintza eredua aldatzeko proiektua jarriko du martxan. Bada, Zaintzak plazara! izenburupean, igande honetan izango da aurkezpen ekitaldia, herriko plazan.
Matia Fundazioaren eta Emagin elkartearen laguntzarekin egingo du proiektua udalak. Herriaren "erdigunean" jarri nahi dute gaia, gaur egun, zaintza "hormen atzean gordeta" dagoela argudiatuz.