Orioko Udala herriko kultur egoeraren plan estrategikoa lantzen hasi berri da, eta lanketa parte-hartzailea izatea nahi dute. Horretarako jarri dute martxan galdetegia online, herritarren iritziak biltzeko asmoz.
Galdetegia biltzeko zailtasunak dituzten herritarrek, ordea, laguntza jasoko dute. Bihar eta etzi, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eskainiko dute laguntza, kultur etxean. Udaletik argitu dutenez, ordu laurden behar da galdetegia betetzeko, eta martxoaren 30era arte izango da horretarako aukera.