Martxoaren 21ean egingo da hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa

Andrea Zipitria 2024ko mar. 12a, 09:28

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak herritarrak bozkatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Zozketa publikoa udaletxean egingo dute, eta bertan ezagutuko dira hauteskunde-mahaietako kideak.

Apirilaren 21ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa martxoaren 21ean egingo da, ostegunarekin, goizeko 09:30ean, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Publikoa izango da zozketa, beraz, herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide