Martxoaren 6an, asteazkenean, Gipuzkoako euskal pilota selekzioan parte hartzen duten pilotariak bildu zituen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostiako Atano III. pilotalekuan, eta horien artean izan zen Zarauzko Pilota Elkarteko pilotari Joxeba Altuna. Oriotarra paleta egokituko Gipuzkoako selekzioko kidea da, eta argazki saioan parte hartu zuen.
Hain zuzen ere, Altunak gaur jokatuko du Euskal Pilota Egokituaren Sari Nagusiko aurre-kanporaketa Atano III. pilotalekuan, 10:00etan hasita. Jaialdi horretan erabakiko da zein pilotari sailkatuko diren martxoaren 31n Zarautzen jokatuko den final handira.