Korrika Kulturalaren baitan, datorren asteko ostiralean izango da Zopa antzezlana ikusgai kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, eskuragarri daude dagoeneko antzezlanerako gonbidapenak, kultur etxean.
Segurako Xirikara umorezko antzerki-taldeak iazko Euskararen Egunean estreinatu zuen ikuskizuna. Mirari Martiarena umoregile, gidoilari eta kazetari oiartzuarra arduratu da hitanoa oinarri duen gidoia osatzeaz, eta Idoia Uranga aktore eta zuzendariak gidatu du taldea. Segurarren zopajale ezizenari egiten dio erreferentzia obrak, eta erretiro espiritual batean kokatzen da.