Joseba Saiesek Gipuzkoako Arraunergometro Txapelketa irabazi du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Joseba Saies larunbatean Gipuzkoako Arraunergometro Txapelketa irabazi berritan. (Orio Arraunketa Elkartea)

Arraunlari beteranoak datorren asteburuan emango dio bukaera denboraldiari Tarragonan jokatuko Espainiako Txapelketan.

Pasa den larunbatean jokatu zen Donostian Gipuzkoako Arraunergometro Txapelketa, eta beteranoen mailan txapeldun izan da Orio Arraunketa Elkarteko kide Joseba Saies. Arraunlari beterano honen jardunak ez du etenik, orain dela astebete Pragan Munduko Txapelketan emaitza onak lortu ondoren, asteburu honetan Donostian irabazi baitu Gipuzkoako Txapelketa.

Aurtengo denboraldiari bukaera emateko, datorren asteburuan Tarragonan (Herrialde Katalanak) jokatuko du Saiesek Espainiako Txapelketa. Hala, animoak eta zorte ona opa dio Orio Arraun Elkarteak Saiesi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide