'Zauria(k)' dokumentalaren emanaldia eskainiko dute bihar Saregilen

Andrea Zipitria

'Zauria(k)' dokumentalaren une bat.

Eromena, gaizki egotearen sentipena eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen dituen ikus-entzunezkoa da 'Zauria(k)'. Saregilen izango da emanaldia, 18:30ean hasita.

Zauriak dokumentalaren emanaldia antolatu du Saregilek, biharko. Eromena, gaizki egotearen sentipena eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen dituen ikus-entzunezkoa da. Sufrimendu psikosoziala, genero bizipenak eta 9 emakumeren errealitateak barne hartzen ditu lanak.

18:30ean hasiko da emanaldia, Saregilen bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide