Korrika martxoaren 20an gauerdian igaroko da Oriotik, baina hasiak dira dagoeneko euskararen aldeko ekitaldiak egiten herrian. Hain zuzen ere, larunbat iluntzean Harribil dantza taldeko kideek emanaldia eskaini zuten Etxeluze gaztetxean. Herritar ugari bertaratu ziren lekura, eta giro aparta sortu zen dantzaren bueltan.
Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.