Munduko eskubaloi txapelketa jokatzeko lehen zerrendan da Libe Arruabarrena jokalari oriotarra

Andrea Zipitria

Libe Arruabarrena Guerreras Jubeniles taldearekin. (Guerreras Jubeniles)

Jubenil mailako Espainiako selekzioarekin aritzeko lehen zerrendan da Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarra. Hilaren amaieran egingo duten kontzentrazioaren ondoren erabakiko du hautatzaileak zer hamazazpi jokalari eramango dituen Txinara.

Emakumeen Espainiako jubenil mailako selekzioko hautatzaile Cristina Cabezak aurten Txinan jokatuko den Munduko eskubaloi txapelketara eramango dituen jokalarien lehen zerrenda iragarri du. Multzo horretan da Libe Arruabarrena Replasa Beti Onak taldean jokatzen duen jokalari oriotarra. Hilaren 26tik aurrera Leganesen (Madril, Espainia) egingo duten kontzentraziora daude deituta jokalari hauek, eta haren ondoren, abuztuaren hasieran, iragarriko ditu Cabezak zer hamazazpi jokalarik osatuko duten mundialerako azken zerrenda.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide