Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta horren bueltan hainbat ekimen antolatu ditu Orioko mugimendu feministak martxorako. Gainera, hilaren hirugarren asteburuan, martxoaren 16an hain zuzen ere, Urola Kostako gazte feministen topaketa izango da Orion, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.
ORIO
Martxoak 3, igandea
- 08:30. Lilatoira joateko autobusa Oriotik.
Martxoak 5, asteartea
- 18:30. Zauriak dokumentalaren emanaldia Saregilen.
Martxoak 8, ostirala
- 19:00. Manifa plazatik hasita.
- 21:00. Emakumeon* afaria autogestionatua Saregilen.
Martxoak 12, asteartea
- 18:00. Qissat Palestinako emakumeen ipuin kontaketa, Saregilen.
Martxoak 13, asteazkena
- 18:30. Burlesque dantza tailerra Etxeluze gaztetxean. Izena eman daiteke Saregilen.
Martxoak 16, larunbata, Kostari Hoska, Urola Kostako gazte feministon topaketa
- 12:00. Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna, Saregilen.
- 12:00. Urola Kostako mugimendu feministaren iragana, oraina eta etorkizuna, Saregilen.
- 13:00. Marianitada, Herriko Plazan.
- 14:30. Bazkaria, Etxeluze gaztetxean.
- 18:00. Kalejira Manuela ahizpekin, Etxeluzetik herrira.
- 22:30. Akaleia eta Indabe musika taldeen kontzertuak Etxeluzen.