OBBK irabazi du aurre denboraldiko NASCUP txapelketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

OBBko kideak garaikurrekin Nascup txapelketan. (@obb_bizkorrak/Sergio Berdasko)

Espainiako Ohorezko Sofbol Liga hastear da eta hainbat talde bildu ziren Navarra Softball Cup txapelketan prestaketa gisa.

Pasa den asteburuan jokatu zen Burlatan Navarra Softball Cup aurre denboraldiko lehia, eta OBBko seniorren taldeak lortu zuen garaipena. Espainiako Ohorezko Sofbol Liga hastear da, eta hainbat talde bildu ziren txapelketan prestaketa gisa: Arga, Izaga, Dridma, Cambre, OBB eta Pessac taldeak, hain zuzen ere.

Oriotarrek lan bikaina egin zuten talde mailan nahiz  bakarka. Izan ere, OBBko jokalari Igone Etxeberria izendatu zuten txapelketako bateatzaile onena eta MVP edo txapelketako jokalari baliotsuena. Horrez gain, Enara Simonena izendatu zuten jaurtitzailerik onena. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide