Korrika martxoaren 20an gauerdian pasako da Oriotik, eta herritarrak euskararen aldeko aldarrian murgiltzen joan daitezen hainbat ekitaldi antolatu dituzte Orion Korrika Kulturalaren barruan. Larunbatean izango da lehen emanaldia Etxeluze gaztetxean, eta Harribil dantza taldeko kideak igoko dira oholtzara. Hala, 20:00etan hasita, Harribileko dantzariek emanaldi berezia eskainiko dute, taldeak aurretik eskaini dituen beste ikuskizunak uztartuta sortutako saioa.
Emanaldiaz gozatu nahi dutenek gonbidapenak eskuragarri dituzte Kolon Txiki tabernan.