Azken orduetako euri-jasek ez dute kalte larririk sortu Aian eta Orion. Aian zuhaitz bat erori da Zarautz eta Aia lotzen dituen errepidera, baina ez du zirkulazio mozketarik eragin.
Bestalde, Orion ibaia oso hazita dator eta enbor eta adar mordoa pilatu dira itsasontzi inguruetan. Jon Mujika Orioko Kofradiako presidenteak azaldu duenez, urteroko gertatzen da horrelakoren bat. "Denbora asko euririk egin gabe egon eta bat-batean denboralea sartzen denean ohikoa da ibaiak ekartzen duen zakarra pilatzea itsasontzi artean. Arrantzaleak baporeetan daude egoera ikuskatzen, baina marea jaitsi arte ezer gutxi egin daiteke. Hala ere, gaurkoa baino handiagoak izan dira", adierazi du.
Argazkiak: Joxemari Olasagasti