Udalak urteroko hitzarmenak berritu ditu Pertzetik eta Elkarrekin elkarteekin eta Zaharren Babeslekuarekin

Andrea Zipitria

Orioko udaletxea.

Guztiek ere, urteroko hitzarmena sinatu dute.

Saregileren kudeaketaz arduratzen den Pertzetik elkarte feministak, erretirodunen eta pentsionisten beharrei erantzuteko lan egiten duen Zaharren Babeslekuak eta Zarauzko Gureak-en tailerrera joaten den autobus zerbitzuaz arduratzen den Elkarrekin garraiorako elkarteak, hitzarmena sinatu dute udalarekin. Hain justu ere, urtekoa da sinatu duten hitzarmena. Sinduraren helburua da horien urteroko jarduna aurrera eramatea, udalaren babesarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide