Egun batzuez itxita izango da Zaharren Babeslekuko taberna

Andrea Zipitria 2024ko ots. 26a, 14:45

Titular berria adjudikatu eta taberna berriz martxan jarri bitartean, itxita egongo da.

Orioko Udalak lehiaketa publikora atera zuen Zaharren Babeslekuko taberna, eta titular berria adjudikatu eta taberna berriz martxan jarri bitartean, itxita egongo da. Prozesua martxan dago eta sei hautagai aurkeztu dira lehiaketara.

Honakoak izango dira udalak aurrerantzean emango dituen urratsak: Udalbatzarrak titular berriari adjudikatu behar dio kontzesioa, kontratua sinatu eta beste tramite batzuk egin behar dira. Bestetik, gaur egungo titularrak lokala goitik behera garbitu behar du. Eta, azkenik, kudeatzaile berriak beharrezko prestaketak egin beharko ditu taberna ostera martxan jartzeko. Horiek guztiak betetakoan irekiko dute berriz taberna.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide